Ireki da Eskola Digitala jardunaldietako izen-ematea

Ireki da jada Eskola Digitalaren 6. Jardunaldietako izen-ematea. Azaroaren 25 eta 26ean egingo dira jardunaldi hauek streaming bidez.

Goiz eta arratsaldez izango dira jardunaldiak. Goizak hezkuntza komunitate osoari zuzenduko zaizkio eta arratsaldeak bereziki familiei. Goizeko jarduerak bi areto desberdinetan banatuko dira ordu berean. Izena modu soltean eman daiteke jarduera bakoitzerako.

Jarduera batzuk euskaraz egingo dira eta besteak gaztelaniaz, egitarauan azaltzen den bezala. Bestalde jarduera bakoitzaren amaieran parte hartzeko bideak eskainiko ditugu.

Hiru motatako jarduerak izango ditugu, guztiak ardatz kontzeptualetan oinarrituta:

  • Hitzaldiak: enpresen aurkezpenak, eztabaida-foroa, adituak, Hezkuntza Sailburuordea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Hezkuntza Sailburua, EHU, NUP, Euskal Wikilarien Elkartea.
  • Ikastetxeetako esperientziak: Ruperto Medina LHI, Unamuno BHI, Arabako berritzeguneak, Lantziego ikastola, Miribilla LHI, Lizardi BHI, Orokieta LHI, Zumaia BHI, Koldo Mitxelena BHI.
  • Tailerrak: Pictoescritura, Ikaselkar, Centros Digitales.

*Izena emateko: www.eskoladigitala.eus

* Deskargatu PDF formatuan Eskola Digitalaren 6. Jardunaldietako egitaraua

Jarraitu gaitzazu Eskola Digitalaren Facebook eta Twitter sareetan!

Enquire now

Give us a call or fill in the form below and we will contact you. We endeavor to answer all inquiries within 24 hours on business days.