Kategoriaren artxiboa: euskaleskolapublikoa

PISA 2018 emaitzen balorazioa

HEIZE eta EHIGE erakundeentzat hainbat aldiz kritikatu ditugun ezaugarriak eta mugak dituzte PISA frogek. Rankinetan pixka bat gorago edo beherago egoteaz aparte, ikastetxeetako hezkuntza-zereginari ezer gutxi laguntzen diete. Hezkuntza-sistemari ere ezer gutxi laguntzen dio irakasleei leporatzea emaitzen okerragotzea edo 2015tik Hezkuntza sailak hartutako erabakiek izatea egungo igoeraren arrazoia. Gure esperientziak esaten digu hobekuntzak motelak direla eta batzuetan gora beherak izaten dituztela. Beraz, adierazle horiek datu bat gehiago baino ez dira eta ezin ditugu erabili sistemaren behin-betiko analisia egiteko. PISA 2018 emaitzak Emaitza orokorrak 2015ekoak baina hobeagoak izan dira baina hori espero genuen, hauek oso pobreak izan baitziren. Ikasleen gehiengoak erdi mailako emaitzak lortzen ditu (2tik 4ra) eta hori positiboa da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskaleskolapublikoa | Utzi iruzkina

Kohesio eta justizia sozialerako eskola publikoa

Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat da Hezkuntza Lege berri bat egitea. Lege horrek gaur egun indarrean dagoen  Euska Euskal Publikoaren Legea ordezkatuko du. HEIZEk eta EHIGEk behin baino gehiagotan salatu dute legea sortzeko prozesu partehartzailea abian jartzeko interes eza. Lege honen helburua gaur egungo euskal hezkuntza-sistemaren egitura anomaloa balioestea dela ere salatu dugu. Oraingoan HEIZE Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa eta EHIGE konfederazioak elkarlanean egindako azken dokumentua aurkezten dizuegu. Dokumentuak bi atal ditu: Lehenengoan euskal hezkuntza sistemari buruz egiten dugun diagnostikoa aurkezten dute. Bertan euskal hezkuntza sistemaren berezitasunei eta adierazleei buruz, Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar ekimenari buruz, finantziaketa sistemari buruz eta hezkuntza politika berrien beharrari buruz mintzatzen gara, Akordiorako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskaleskolapublikoa | Utzi iruzkina

HEIZEk VIII. Jardunaldi Pedagogikoak ospatuko ditu abenduaren 12an

HEIZE Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioak “EHU hezkuntza ikerketa aplikatua ikastetxeen hobekuntzan” izeneko VIII Jardunaldi Pedagogikoak ospatuko ditu abenduaren 12an EHUko Barriola zentroa, Donostian. Euskal Eskola Publikoaren VIII Jardunaldiak ikastetxe publikoen topagune izango dira beste behin, eta egungo hezkuntzaren aspektu garrantzitsuak izango dute gogoetarako ardatza. Euskal Eskola Publikoaren zeregin garrantzitsua da, euskal gizarteak dituen erronka eta beharretatik abiatuta, horiei aurre egiteko behar diren hiritar aktiboak heztea. HEIZEk antolatutako jardunaldien xedea honakoa da: Eskola Publikoa defendatu gizarte kohesioaren eta aukera berdintasunaren berme gisa. Izan ere, ezin dugu gizarte osasuntsu eta moderno bat eraiki gizarte osoaren mesedetan lan egiten ez badugu. Egitarau ezagutu eta izena emateko: http://heize.eus/jardunaldi-pedagogikoak/ Animatu eta parte hartu!!

Kategoriak euskaleskolapublikoa | Utzi iruzkina