LH eta DBHko etapen arteko lotura aztertu du HEIZEk jardunaldi pedagogikoetan
Bi atal izan ditu jardunaldiak: bi adituen ekarpenak entzuteko aukera izan da lehenengo atalean, UVICeko Mila Naranjo eta EHUko Nerea Permach. Ondoren, lan-taldeak osatu dira, elkarrengandik ikasteko helburuarekin.
LH eta DBHko etapen arteko lotura aztertuko du HEIZEk jardunaldi pedagogikoetan
Jardunaldien edizio honetan etapen arteko loturari helduko zaio. Izan ere, ikastetxe publikoetako ikasleek Haur eta Lehen hezkuntzako bidea nahikoa “naturala” egiten duten bitartean, LHtik DBHrako loturan zalantza handiagoak daudela ohartarazi dute behin baino gehiagotan familiek.
OOG-rako hauteskundeak 2022
Familien ordezkari garen aldetik, gure lana da gure ikastetxeko familien kezkak eta proposamenak jasotzea, organo horri helarazteko. Familien eta gainerako hezkuntza-komunitatearen parte-hartzeak Euskal Eskola Publikoaren demokrazian eta gure seme-alaben eskola-arrakastan eragiten du.
Euskal Eskola Publikoaren eztabaida prozesua abiatu dugu
Legegintzaldi honetan Euskal Hezkuntza Lege berri bat adosteko asmoa agertu du Eusko Jaurlaritzak. Gure ustez, eztabaida politikotik haratago, hezkuntza- eta gizarte-adostasun zabal baten emaitza izan behar da Euskal Hezkuntza Legea.
Euskal Eskola Publikoaren eztabaida-prozesua aurkeztu dugu etorkizuneko Euskal Hezkuntza Legeari buruz
EHIGE eta HEIZE elkarteok argi dugu euskal hezkuntza sistemak dituen erronkei erantzuteko bidea eskola publikoaren perimetroa zabaltzea dela, eskola publikoa delako gizarte-kohesio, aukera berdintasuna eta euskararen garapena bermatu dezakeen sare bakarra.