Azaroaren 25 eta 26ean egingo ditugu Eskola Digitalaren 6. Jardunaldiak

Azaroaren 25 eta 26ean egingo ditugu pasa den martxoan bertan behera geratu ziren HEIZEk eta EHIGEk antolatutako Eskola Digitalaren 6. Jardunaldiak. Pandemiak hezkuntza sistemari eta ikaskuntza prozesuei eragindako lurrikaratik haratago, eskola-komunitateek, hezkuntzaren hobekuntzan inplikatutako eragile guztiekin batera, ​etorkizuneko eskola irudikatu nahi dugu 6. jardunaldi hauetan, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko ikasleek behar dituzten gaitasunak garatzen lagunduko diena.

Bost ardatz kontzeptual hauetan oinarrituko dira jarduera guztiak (adituen hitzaldiak, ikastetxeetako esperientziak eta tailer praktikoak):

  1. Inklusio digitala. Ikaskuntza prozesuak personalizatzea, irakasleen alfabetizazio digitala, hezkuntza baliabide irekiak, etabar.
  2. Zer ikasi dugu konfinamentuan? Urrutiko ikaskuntzaren ahuleziak identifikatu hezkuntza politika bihurtzeko, berrikuntza teknologiko eta metodologikoak, etabar.
  3. Ikastetxeak, toki seguruak. Zibersegurtasuna, pribatutasuna, kultura zientifikoa eta pentsamentu kritikoa.
  4. Euskara ingurune digitalean. Euskarazko materialak sortzea, euskararen presentzia bermatu plataforma de komunikazio-prozesu masiboetan.
  5. Ikerkuntza, hobekuntzaren palanka gisa. Ebidentzietan oinarritutako ikaskuntza, zientzia-teknologiari buruzko sentsibilizazioa, generoaren inklusioa.

Gorde egunak eta joango gara informazioa ematen!

Enquire now

Give us a call or fill in the form below and we will contact you. We endeavor to answer all inquiries within 24 hours on business days.