ARE sortu da Gipuzkoan, etapen arteko lotura eta ikastetxeen arteko saretzea bultzatzeko

Etapen arteko lotura sistematizatzea eta ikastetxeen arteko saretzea dira Euskal Eskola Publikoen erronketako batzuk. Horren jakitun, ARE sortu dute Gipuzkoako kostaldean Aiako Lardizabal, Getariako Iturzaeta, Orioko Zaragueta, Zarauzko Orokieta herri eskola eta Lizardi institutuak.

Ikasle horiek Zarauzko Lizardi institutuan elkartzen direnez, aspalditik dator beraien arteko elkarlana. Hala ere, elkarlan horretan sakondu nahi dute oraingoan, ikasleei hezkuntza-kalitate hoberena emateko asmoz.

Hala, elkarlanerako espazioak sortu dituzte etapa guztietako irakasle eta zuzendaritza-taldeen artean, oso emaitza honekin. Bost zuzendariak biltzen dira hilean behin eta arlo berdinetako irakasleak ere koordinatzen ari dira.

Egitasmo honek bere irudia dauka, lizar bat, Lizardi institutua baita ikasle guztiak batzen dituen puntua. ARE izena ipini diote egitasmoari eta prentsaurrean aurkeztu dute familia, hezkuntza-eragile eta Hezkuntza sailaren presentziarekin.

Era berean, horrelako beste ekimenak bultzatzea eta laguntzea eskatu diote Hezkuntza sailari, ikastetxe publikoen benetako saretzea errealitate bihur dadin.

Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako etapen arteko lotura izan zuen hizpide Heize elkarteak antolatu zituen X. Jardunaldi Pedagogikoek. Hemen irakurri dezakezue kronika.

Enquire now

Give us a call or fill in the form below and we will contact you. We endeavor to answer all inquiries within 24 hours on business days.