2021-2022 matrikulazio kanpaina

2021-2022 kurtsorako matrikulazio kanpaina urtarrilaren 18tik 29ra bitartean zabalik egongo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan.

Zuen bideoak, kartelak, ate irekien jardunaldiak eta prestatzen ari zareten materiala ezagutu nahi dugu. Informazioa irojo@ehige.eus helbidera bidali eta gure sare sozialetan zabalduko dugu. Ikusi hemen orain arte batu ditugun euskal eskola publikoen kartelen albuma.

Hona hemen Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikastetxe publikoetan izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak biltzen dituen araudia.

Hemen daukazue eskabideak aurkeztea eta onartuak izateko epeak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako:

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 18tik 29ra bitartean.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 16a.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 9a.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 16ra arte.
  • Eskabidean atzera egitea: martxoaren 16ra arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 23a.
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: martxoaren 26a.
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: apirilaren 23ra arte.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esteka honetan kontsulta dezakezue matrikulazio-prozesuari buruzko informazio guztia. “Ikastetxeen bilatzailea” atalean, ikastetxeen zerrenda bat aurkituko duzue lurralde historikoaren arabera, eta bilaketa pertsonalizatua egin ahal izango duzue, bizilekuaren eta ikastetxe bakoitzaren helbide-gertutasunarengatik baremoaren puntuak ezagutzeko.

Hemen duzue matrikulazio kanpainarako egin dugun kartela.

Gogoratzen dizuegu edozein zalantza izatekotan zuen federazioarengana jo dezakezuela.

Enquire now

Give us a call or fill in the form below and we will contact you. We endeavor to answer all inquiries within 24 hours on business days.