EEPGB: Pandemia eta Euskal Eskola Publikoa

Gaur egungo pandemia-egoera inpaktu sozial eta emozional handia eragiten ari da. Elkartasuna, lankidetza, enpatia eta beldurra, ziurgabetasuna eta segurtasunik eza bezalako balioak azaleratzen ari dira herritarren artean, eta gure bizitzako alderdi asko ulertzeko moduan aldaketak eragin ditzakeen gertakari historiko baten aurrean gaudela adierazten digute.

Fenomeno sozial horien adituek adierazten digute litekeena dela bizi dugun egoerak aldaketak eragitea gizartearen lehentasunak zehazterakoan. Aldaketa horiek bizikidetza eta gizarte-kohesioa hobetzeko onuragarriak izango direla ziurtatzea izango litzateke egoerarik onena. Zentzu horretan, aldaketen norabidea, hein handi batean, herritarrok maila kolektiboan hartzen ditugun jarreren araberakoa izango da.

Larrialdi-egoera gainditu ondoren, eta normaltasunera itzultzen garenean, litekeena da, lehen aipatutako zentzuan kontzientzia sozialik sortzen ez bada, egoera horrek ekonomian izango duen eragin negatiboak gure okerrena ateratzera bultzatzea, eta portaera sozialek jarrera totalitarioak sustatzea, askatasunak murriztea, indibidualismo eta norberekoikeria pertsonala inposatzea eta “guztion onerako” idealetik aldentzea.

Adituek dioten bezala, pandemiaren aurretik zeuden desberdintasunak areagotzeko arriskua dago, horrek guztiok errealitate gordinaren aurrean jarriko gaitu, eta aurrerantzean zer gizarte mota izan nahi dugun berriro pentsatzera behartuko gaitu. Dagoeneko ez du balio pentsatzea orain gertatzen ari dena fenomeno puntual aparta dela; aitzitik, komunitate zientifikoak ohartarazi duen bezala, gizarteak pandemia-egoerekin etengabe bizitzeko prestatu behar du bere burua.

Deskargatu EEPGBren txosten osoa hemen.

Enquire now

Give us a call or fill in the form below and we will contact you. We endeavor to answer all inquiries within 24 hours on business days.