Nortzuk gara

EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) konfederazioa BIGE, Baikara, Denon Eskola, Ikas-Bi eta Eskola Txikiak elkarteak osatuta dago. Euskal Eskola Publikoaren ordezkatze nagusieneko elkartea da. Giza eta kalitate pedagogikozko Euskal Eskola Publikoaren aldeko koordinatze lanaren beharra defendatzen du. Hurrengo oinarriak ditu: borondateak batu, elkarrenganako errespetua, parte hartzaile guztien askatasuna, berezko Hezkuntza Sistema lortu… Euskal Herri osoan euskararen ofizialtasuna defendatzen du. Euskal Eskola euskalduna lortu nahi du, baita progresista, anitza, laikoa, ekintzailea, autonomoa eta kudeaketa demokratikoa duena; hezkuntza prozesu osoan familien parte hartzea eta hezkuntza komunitatearen beste eragileekin batera erabakitzeko familien ahalmena defendatzen duena, irakaskuntzaren kalitatea eten gabeko hobekuntza ahalbidetzen duena.

BIHE elkarteak gaur egun elkartutako 104 institutu publiko baino gehiago ditu. Euskal Herriko Irakaskuntza Publikoaren etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten du.

Sare-lanaren bidez elkartutako ikastetxeen interesak ezagutu eta guztion intereseko gaietan administrazioaren aurrean jarduten du bere gizarte masaren ordezkari bezala.
SAREAN, Euskal Eskola Publikoa Sarean” Euskal Herriko Haur eta Lehenengo Hezkuntzako ikastetxeen elkartea da. Egun 178 ikastetxek osatzen dute. Elkartearen xedea irakaskuntzaren defentsa eta hobekuntza dira. Horretarako bi helburu ezartzen dira: ikastetxeen arteko harremana hobetzea eta administrazioarekin baita irakaskuntza publikoaren beste eragileekiko harremana bultzatzea.

Bige Baikara Denon Eskola Ikas Bi  Eskola Txikiak