{"id":834,"date":"2020-12-10T15:32:17","date_gmt":"2020-12-10T14:32:17","guid":{"rendered":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/?p=834"},"modified":"2020-12-10T16:15:07","modified_gmt":"2020-12-10T15:15:07","slug":"eskola-digitalaren-6-jardunaldien-kronika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/eskola-digitalaren-6-jardunaldien-kronika\/","title":{"rendered":"Eskola Digitalaren 6. Jardunaldien kronika"},"content":{"rendered":"<p><strong>Azaroaren 25 eta 26ean<\/strong> egin genituen <a href=\"http:\/\/heize.eus\/\">HEIZE<\/a>k eta <a href=\"https:\/\/www.ehige.eus\/\">EHIGE<\/a>k antolatutako Eskola Digitalaren 6. Jardunaldiak. Pandemiak hezkuntza sistemari eta ikaskuntza prozesuei eragindako lurrikaratik haratago, eskola-komunitateek, hezkuntzaren hobekuntzan inplikatutako eragile guztiekin batera, \u200betorkizuneko eskola irudikatu nahi izan dugu 6. jardunaldi hauetan, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko ikasleek behar dituzten gaitasunak garatzen lagunduko diena.<\/p>\n<p><strong>Bost ardatz<\/strong> kontzeptual hauetan oinarrituko dira jarduera guztiak: inklusio digitala, konfinamendua ikasitakoa, ikastetxeak toki seguruak, euskara ingurune digitalean eta ikerkuntza, hobekuntza.<\/p>\n<p><strong>Azaroak 25<\/strong><\/p>\n<p>Euskaraldiari eta Emakumeen kontrako biolentzia desagerrarazteko nazioarteko egunari erreferentzia eginez eman zioten hasiera Eskola Digitalari I\u00f1igo Salaberria HEIZEko presidenteak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak. Hemen ikus dezakezu <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=_TrVJhlPAfc&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=1\">hasiera ekitaldia<\/a>.<\/p>\n<p>Egunean zehar hitzaldiak, tailerrak eta ikastetxeen esperientziak egin ziren. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak euskarak ingurune digitalean dituen erronkei buruz hitz egin zuen, eta azpimarratu zuen ezinbestekoa dela erakundeen arteko eta esparru instituzional eta sozial guztien arteko lankidetza. Sailburuordearen hitzaldi osoa ikus dezakezu <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=OuP1rDxPC68&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=11\">hemen<\/a>. Ondoren, Roser Ballesterosen txanda izan zen, lehen hezkuntzan komunikazio-konpetentzia eleaniztuna sustatzeko <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=0Gu-L5oHe_k&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=15\">Pictoidazketa<\/a> metodoa aurkeztu ziguna. Julen Aguirrezabalaga eta Edurne Soraluze, Ikaselkarrekoak, ikasleen eta irakasleen konpetentzia digitalaz hitz egin ziguten, eta hemen ikus dezakezu <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=cNH8LY6bdVw&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=2\">hitzaldi osoa<\/a>.<\/p>\n<p>Humberto Bustincek &#8220;Datuen zientzia eta adimen artifiziala etorkizuneko eskolan&#8221; hitzaldia eskaini zuen, eta Miguel Barrerok &#8220;Ikasleen hezkuntza-gaitasunak 2030ean&#8221; hitzaldia eman zuen. Bustinceren hitzaldia <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=7TZfiW0x0Kc&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=4\">esteka honetan<\/a> ikus dezakezu berriro, eta Barrerorena beste <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=pjx8fLz5lxk&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=5\">honetan<\/a>.<\/p>\n<p>Ikastetxeen esperientziei dagokienez, Ruperto Medina LHIko Cristina Etxeandiak &#8220;Digitalizazioaren puzzlea&#8221; proiektua ekarri zuen Eskola Digitalera eta Unamuno BHIko M\u00aa Carmen L\u00f3pezek, Cristina Izquierdok eta Make Irigoyenenek pandemia-garaian urrutiko hezkuntzaren ibilbidea azaldu zuten. Hitzaldi osoa ikus dezakezu <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=Ler3QkFE4t8&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=16\">hemen<\/a>. Miribilla HLHI ikastetxean garatzen ari den Txikilinux proiektua eta Arabako Berritzeguneek eta Lantziegoko Ikastolak bultzatutako &#8220;Erronkaraba eta Lantziegoko esperientzia konfinamenduan&#8221; proiektuak ere ezagutu genituen.<\/p>\n<p>I\u00f1igo Gonzalez de Euskaltelek<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=NXflK2YOWgc&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=3\"> PetisGo<\/a> aurkeztu zuen, prestakuntza arloko ikus-entzunezko esperientzien plataforma. Ainhoa Marcosek, Yasmina Laraudogoitiak eta Izaskun Gutierrezek Microsoft Educaci\u00f3n-en eskaintzen dituen aukera berriei buruz hitz egin zuten, hemen ikus dezakezue zuren <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=3_AXfIqAb2s&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=6\">hitzaldia<\/a>. T. Libanok eta O. Lealek (EPSON) &#8220;Nola lortu pantaila handiagoak gelan, modu errazean&#8221; hitzaldia eskaini zuten, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=tszzl6EH23E&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=23\">hemen<\/a> ikus dezakezuna.<\/p>\n<p>Zentro digitalek, berriz, hitzaldia eta tailerra eskaini zituzten. &#8220;<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=Qxk9Au7wiD0&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=9\">Pandemia-garai batean berritzea<\/a>&#8221; izan zen Zubia Santillana, Ikasbidea IPI, Kurtzebarri BHI eta Gobela Ikastolaren ordezkarien hitzaldiaren izena. &#8220;<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=IaV4A7qOSc4&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=11\">Etorkizuneko klasea dagoeneko errealitate bat da Euskal Eskola Publikoan<\/a>&#8221; tailerrean Orokieta Herri Eskolako SormenGelab esperientzia ezagutu dugu.<\/p>\n<p><strong>Azaroak 26<\/strong><\/p>\n<p>Jardunaldien bigarren egunean adituen hitzaldiak, tailerrak eta ikastetxeetako esperientziak ere izan genituen.<\/p>\n<p>Bego\u00f1a Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak &#8220;Zuzendaritza-taldeei eta lidergo digitalari&#8221; buruz hitz egiten hasi zuen jardunaldia, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=cj04apFgH0U&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=24\">hemen<\/a> kontsulta dezakezu ponentzia osoa. Ondoren, Jose Manuel Cerezo, Joseba Santo eta Ane Barrenengoaren txanda izan zen. Zubia-Santilllanaren esperientzia digitala azaldu ziguten, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=-w6scL9nUoA&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=28\">hemen<\/a> ikus dezakezun hitzaldia. <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=f5FfcK4aA-I&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=25\">Carlos Magro<\/a> hezkuntza-berrikuntzan adituak hezkuntzaren erronka nagusiei eta digitalizazioak duen eginkizunari buruz hitz egin zuen. Ondoren, Galder Gonzalez Euskal Wikilarien Elkarteko kideak <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=4U9yGTHrCOo&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=26\">Wikimedia eta hezkuntzari<\/a> buruz hitz egin zigun.<\/p>\n<p>Aldi berean, Euskatel aretoan, Egape BHIko Josune de Sosak hezkuntza egungo egoerara nola egokitu azaltzen zuen, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=I8P2M6KYdpc&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=22\">hemen<\/a> ikusi dezakezue hitzaldia. Ibaizabaleko Isabel Ortegak &#8220;<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=H-f0fJ43bvQ&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=8\">GoSTEAM<\/a>&#8221; proiektua aurkeztu zuen eta Enara Larraldek &#8220;<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=KSoF3Izht3s&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=21\">Zientzia ikasi zientzia eginez<\/a>&#8221; Science Bits. Ondoren, matematikaren txanda izan zen, &#8220;Matific: online baliabideak Haur eta Lehen Hezkuntzako matematiketarako&#8221; <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=BeK2Hyl2veQ&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=19\">hitzaldia<\/a> izan genuen. EHUk ere Eskola Digitalean parte hartu zuen, eta Javier Portillok eta Naiara Bilbaok &#8220;Irakasleen gaitasun digitalerako prestakuntza-erronkak: zer, nola eta zertarako&#8221; <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=FPk5qXqv3Tk&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=17\">hitzaldia<\/a> eskaini zuten. Eskola Digitalaren bigarren jardunaldian ere piktoidazketak tartea egin zuen. Roser Ballesterosek &#8220;ikasgela nola dinamizatu ikasteko metodo aktibo eta kontestualizatu batekin&#8221; aipatu zigun, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=gAofdJTgAPI&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=20\">esteka honetan<\/a> ikus dezakezun hitzaldia.<\/p>\n<p>Ikastetxeetako esperientziei dagokienez, Lizardi BHIren esperientzia ezagutu genuen, Arantxa Etxabe eta Jaione Urreiztiri esker. Orokieta HLHIko Arantzazu Fern\u00e1ndez de Arroiabek &#8220;Code Week esperientzia&#8221; aurkeztu zigun, Zumaiako BHIko Mikel Fern\u00e1ndez De Arroiabek &#8220;Txikipedia proiektua&#8221; eta Koldo Mitxelena BHIko Koldo Alijostes eta M. Viterik &#8220;Berdinak aniztasunean: gizarteratzeko IKT tresnak&#8221; hitzaldian. Kontsultatu hemen <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=32IKP69zDoM&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=18\">Lizardi BHI<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=8GUjuICkwJk&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=14\">Orokieta HLHI<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=4Ie06QRXcV0&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=29\">Zumaia BHI<\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=jQfuTDM2W-0&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=27\">Koldo Mitxelena BHI<\/a>ren hitzaldiak.<\/p>\n<p>Amaitzeko, hemen ikus dezakezun &#8220;ikastetxeentzako eta familientzako arrisku digitalen aurkako konponbide integrala&#8221; zentro digitalen tailerraz gozatu ahal izango dugu.<\/p>\n<p><strong>Familientzako Eskola Digitala<\/strong><\/p>\n<p>Aurreko edizioetan bezala, arratsaldeko saioak familiei zuzenduta egon dira. Aurten Miguel Barreroren hitzaldia izan dugu, 2020\/2021 ikasturtean eskola-ibilbidea hasi duen ikasle batek 18 urterekin zer gizarte mota aurkituko duen azaldu zigun. Goizeko ponentzia bera errepikatu genuen, jarraitu ezin izan zutenentzat. Ikusi Miguel Barreroren <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=pjx8fLz5lxk&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=5\">hitzaldi osoa<\/a>.<\/p>\n<p>Hezkuntza-denborak (egutegia, oporrak, ordutegia, eta abar) oso garrantzitsuak dira kalitatezko hezkuntza inklusibo bat eskaintzeko. Hau azaltzeko, hainbat datu eman zituzten <em>Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar<\/em> ekimenaren kide diren Ana Eizagirre eta Xabier Mendizabalek. Hasteko, ikasleen hezkuntza integrala lortzeko arlo formalak, ez-formalak eta informalak duten garrantziaz aritu ziren. Ondoren, jardunaldi jarraia eta osoari buruzko informazioa eman zuten, ikerketetan oinarritutakoa. Eskolaz kanpoko jardueren garrantziaz ere aritu ziren, Udalen inplikazioaren garrantzia azpimarratuz. Horretaz gain, jantokiaren garrantziaz, ingurunean txertatutako eskolaz eta eskola-espazioak euskararen normalkuntzarako duen garrantziaz aritu ziren. Ikusi hemen <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=UVPeNoEhb0Q&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=9\">hitzaldia<\/a> osorik.<\/p>\n<p>26an,Carlos Magroren <strong>&#8220;Zein dira hezkuntzaren erronkak?, zein da digitalizazioaren zeregina?<\/strong> Hitzaldia errepikatu genuen. Hezkuntza-berrikuntzako eta ekimen digitaleko espezialistaren arabera, osasun-krisiak gure errealitatearen ispiluaren aurrean jarri gaitu, eta alderdi positiboak (erreakzio-gaitasuna, irakaskuntza-konpromisoa, eskolaren balioa nabarmentzea) zein eskolak aurrean dituen erronkak erakutsi dizkigu, baita gure hezkuntza-sistemaren hauskortasuna ere, hezkuntzari dagokionez. Hitzaldi osoa <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=f5FfcK4aA-I&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=25\">hemen<\/a>.<\/p>\n<p>Konfinamenduan emandako urrutiko ikaskuntzaren protagonistekin amaitu genituen jardunaldiak. Sara Codina eta Imanol Ballesteros Unamuno institutuko ikasle ohiak, Susana Aribayos Luis Bri\u00f1as-Santutxu eskolako amak eta Irantzu Gallastegi Aranbizkarra eskolako zuzendaria digitalizazioarekin hainbat gaiez aritu ziren: metodologia aktiboak, parte-hartzea eta komunikazioa, formakuntza eta pribatutasuna eta zibersegurtasuna, besteak beste. Gai horietan oinarrituta, eta euren esperientzia pertsonaletatik abiatuta, digitalizazioaren prozesuak kontuan izan behar diren hainbat gai jorratu zituzten. Ikusi hemen <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=1bpidCrig50&amp;list=PLN0yuWhC6ijfccAm__lNJwbeGKULDjO1K&amp;index=13\">eztabaida<\/a> osoa.<\/p>\n<p>Jardunaldiei amaiera emateko, eskerrak eman genizkien hasieratik Eskola Digitalaren arima izan diren bi lagunei: Jose Ignacio Martinez eta Xabier Mendizabal. Ohiko dedikazioarekin jarraitu ezin duten arren, 6 urte hauetan metatu duten ezagutza guztia izaten jarraitzea espero dugu.<\/p>\n<p>Edizio honen formatua ohikoa izan ez den arren, ahalegin handia egin dugu aurreko edizioetako kalitate bera eskaintzeko, bai eremu programatikoan, bai teknikoan. Eta hori guztia prozesu osoan lagundu diguten pertsona guztiei esker: enpresak, ikastetxeak, administrazioa, teknikariak eta Occidental Hotela, besteak beste. Espero dugu gure ikastetxe publikoen digitalizazio-prozesuekin batera kalitate bera eskaintzen jarraitzea.<\/p>\n<p>Eskerrik asko!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126150842-scaled.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-837 size-large\" src=\"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126150842-1024x768.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126150842-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126150842-300x225.jpg 300w, https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126150842-768x576.jpg 768w, https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126150842-1536x1152.jpg 1536w, https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126150842-2048x1536.jpg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/a><a href=\"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126103552-scaled.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-836 size-large\" src=\"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126103552-1024x768.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126103552-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126103552-300x225.jpg 300w, https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126103552-768x576.jpg 768w, https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126103552-1536x1152.jpg 1536w, https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/IMG20201126103552-2048x1536.jpg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azaroaren 25 eta 26ean egin genituen HEIZEk eta EHIGEk antolatutako Eskola Digitalaren 6. Jardunaldiak. Bost ardatz kontzeptual hauetan oinarrituko dira jarduera guztiak: inklusio digitala, konfinamendua ikasitakoa, ikastetxeak toki seguruak, euskara ingurune digitalean eta ikerkuntza, hobekuntza. <!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":169,"featured_media":835,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_exactmetrics_skip_tracking":false,"_exactmetrics_sitenote_active":false,"_exactmetrics_sitenote_note":"","_exactmetrics_sitenote_category":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-834","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-euskaleskolapublikoa"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/834","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/169"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=834"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/834\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":840,"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/834\/revisions\/840"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/835"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=834"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=834"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.euskaleskolapublikoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=834"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}