Eskola digitala

ESKOLA DIGITALAREN II. TOPAKETAK egingo ditugu Durangon 2016ko urtarrilaren 27 eta 28an.

ED2

Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar foroa osatzen dugun BIHE, EHIGE eta SAREAN elkarteak antolatzen dugun Topaketa hauen helburua Euskal Eskola Publikoak digitalizaziorantz egin behar duen ibilbideaz hausnartzea da eta era berean aurreko ikasturtean ospatutako Topaketei jarraipena ematea. Argi daukagu Euskal Eskola Publikoak bere gogoeta propioa egin behar duela funtsezkoa den gai honi modu egokian heltzeko.

Batzuk hasi duzue jada bide hori, beste batzuk hastekotan zaudete eta badago azken bultzada behar duenik ere.

Ikastetxeei egin beharreko bide hori egiten laguntzeko asmoz antolatu ditugu ESKOLA DIGITALAREN II.TOPAKETAK. Topaketok hezkuntza arduradunen, zuzendaritza taldeen, IKT dinamizatzaileen, gurasoen, aholkularien, enpresen eta abarren topaleku izatea nahi dugu. Berrikuntza honen bideragarritasuna bermatu ahal izateko, denon ikusmira ezagutzea beharrezkoa da.

Ikuspegi horretatik, eduki anitzek osatuko dute topaketen egitaraua: agintarien hitzaldiak, adituen aurkezpenak, enpresen tailer didaktikoak, argitaletxeen material digitalen aurkezpena, ekipoen eta materialen erakusketak, eta abar entzuteko eta ezagutzeko aukera izango duzue parte hartzaileok.

Ziur gaude topaketa hauen ondorioak ere oso lagungarriak izango direla Euskal Eskola Publikoak ikaskuntza digitalizatzeko, egin behar duen ibilbidea argitzen joateko.

*Informazio gehiago: eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus