“Jangela arduradunak saretzen” jardunaldia egingo dugu martxoaren 15ean

Eskola-jangelak hobetzea lehentasunezko gaia da HEIZE eta EHIGErentzat eta horregatik, arlo honetan ere elkarlanean aritzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Jangela-arduradunen zeregina, jangela-batzordean eman beharreko elkarlana eta ikasleriaren elikadura osasungarria izango dira, besteak beste, jardunaldi honen zutabe nagusiak.

2024-2025 matrikulazioa

2024-2025 ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 7tik 23ra bitartean zabalik egongo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan. […]

ARE sortu da Gipuzkoan, etapen arteko lotura eta ikastetxeen arteko saretzea bultzatzeko

Etapen arteko lotura sistematizatzea eta ikastetxeen arteko saretzea dira Euskal Eskola Publikoen erronketako batzuk. Horren jakitun, ARE sortu dute Gipuzkoako […]

LH eta DBHko etapen arteko lotura aztertu du HEIZEk jardunaldi pedagogikoetan

Bi atal izan ditu jardunaldiak: bi adituen ekarpenak entzuteko aukera izan da lehenengo atalean, UVICeko Mila Naranjo eta EHUko Nerea Permach. Ondoren, lan-taldeak osatu dira, elkarrengandik ikasteko helburuarekin.

LH eta DBHko etapen arteko lotura aztertuko du HEIZEk jardunaldi pedagogikoetan

Jardunaldien edizio honetan etapen arteko loturari helduko zaio. Izan ere, ikastetxe publikoetako ikasleek Haur eta Lehen hezkuntzako bidea nahikoa “naturala” egiten duten bitartean, LHtik DBHrako loturan zalantza handiagoak daudela ohartarazi dute behin baino gehiagotan familiek.